XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Askatasuna da, hain zuzen ere, gizonaren behar handienetako bat, baita zapaltzeak gozo-itxura hartzen duanean ere.

Askatasun beharra ito eta gordetzeko beste gezurrezko oharrak asmatzen ditu dimensio bateko gizarteak.

Gezurrezko libertadeak.

Adibidez, USA-n gertatzen omen dan bezala, , etab.

Esandako hau ez da oraindik handiena.

Handiena da, M.-ren iritziz, dimensio bateko gizartean askatasun ideia bera falsifikaturik egoten, benetako zapaltzea dana jendeak libertadetzat hartzen dualako.

Aipatutako falsifikatzea lan fina izan ohi da.

Zearo egiztatua, teknika ta zientziazko legeen aldetik.

Nor ausartuko da aurrerapenak emandako abantail eta atseginak salatzen?.

Antzinako gizarteetan, premia ta behar gorriak ageri ziran, eta hortik etortzen zan kontradizinoa ta ukazinoa.

Baina orain, M.-ren ukoopian, ez da deus ikusten, mundu onen-onenean bizitzea iduritzen baizaio gaurko gizonari.

Ikusi dugunez dimensio gabeko gizartea eta dialektika gabeko gizartea gauza bera dira M.-ren pentsaeran.

Ideia hau zearo eta sakonki erakusten du M. jaunak bere One dimensionel man liburuan.

Adibide batzuk besterik ez ditugu emango entsaio hontan.

Lehenengoa, trajeria.

Trajeria zan, antzinakoan, dialektikaren forma bat, nahiz ta idealista izan.

Giza-errealitatearen kontradizinoak azaltzen zituen.

Ukatze-indar bat zan.

Lurreko botereen kontra jokatzen zuelako, misteriozko trazendenzia baten izenez.

Erlijio-itxura zuen, benetan, eta erlijioak berak bezala dialektika bat sar-arazten zuen giza-munduan.

Eta gaur zer gertatzen da?.

Psikiatria ta trankilizanteak asmatu ziranez geroztik, trajerian nork sinistuko du?.

Gizarte hunek dio M.-k (10) Liburu aipatua, 95-ean trazendenziaren irudipenik maiteenak ezeztatzen ditu.

Aterik gabeko zorigaitzak arrunteko eginkizun biurtzen ditu.